Euskal diaspora Artisten begiradan.
Orain, zuek sortu ! 2016
Euskal artzainek, diasporan, soro-zirkuluak egin zituztela jakiteak biziki hunkitu ninduen. Hainbat leku izan ziren testigu Estatu Batuetan, bereziki mendebaldean, Kalifoniako iparraldean, Nevadan, Oregonen... Niretzat arte erakustaldi ederra da, herrikoa, tecnika handirik gabe burutuak. Adierazteko dugun beharra agerian uzten du, itzala uzteko nahia. Behar horren jatorria zein ote da? Baliteke Euskal Herriarekin lotura sortu nahi izatea : euskara erabiliz edota euskal irudu herrikoiak erakutsiz. Orainean garatzen dira irudiok, arimaren geografia batean, etorkizunean bizirauteko. Egun ondo baino obeto ezagutzen dugun komunikazio ereduaren aurrekari interesgarriak dira-Facebook, Twitter, blogak...-. Lan berri bat (mezu bat izan litekeena) aurkituko duen lehena, hortik pasako den hurrengo adiskidea izango da. Zer zirrara eragiten zuen gizon hauengan? Apika, adierazteko sekulako beharra izango zen, eskura zuten bitarteko bakarraren bitartez, izadia. Zuhaitzak hor dira, herriko basoak gogora ekarriz, testuinguru ezagun bat, alegia, baina mundu ikusezin bat barnean ezkutatuta.
Zurzuriak, euskarri ederrak, nagusitzen dira, fidagarriak, izugarriak. Nire lanabes bakarra : aitzoa! Irudiak eta hitzak izkiriatzeko, mundu honetan utzitako aztarna xumea.
Nire lan proposamena hauxe da : elkarreragilea den lan bat, eskultura eta instalakuntza nahastuz, antzinako artista anonimoei omenaldia.
Lanaren izenburua : " Orain, zuek sortu! " "Egite" horren alde ere ikusleak engaiatzeko. Eskua hartuz, eskua erabiliz, ikuslea aktore eta sortzaile bihurtuz, era sinplean eta ludikoan. Ikutzeko ahala!
Argazkia : Jose Mallea-Olaetxe
Argazkia : Benoit Roché / www.studio-eolia.com